XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diskoa memoria helbideragarria (atzipen zuzena) da.

Informazioa non kokatua dagoen helbidea jakinez gero, zuzen-zuzenean atzi dezakegu beste aurreko informazioak irakurri gabe.

Beste euskarrietan, zinta zulatu eta magnetikoan, aurreko informazioa irakurri egin behar zen helbidera iritsi baino lehen.

Informazio baten helbidea jakinez gero, atzipen-denbora oso laburra da, tartekoa; baina kontutan eduki behar dugu ferrita eta erdieroalezko memoriak ehun mila aldiz azkarragoak direla : diskoen atzipen denbora / memoriaren oinarrizko zikloa.

3.18. Irudia: Diskoen atzipen-denbora eta memoriaren ziklo basearen alderaketa .

Atzipen-denbora funtsean hiru zatitan bana dezakegu: kokadur denbora, buruen selekziorako denbora eta bira-denbora.

Kokadur denbora, buruek, pisten gainean jartzeko behar dutena da.

Denbora hau oso aldakorra da; buruak bilatzen ari diren helbidearen (pistaren) gainean badaude ez dute higitu beharrik, baina bilatzen ari diren helbidea (pista) diskoaren beste muturrean baldin badago kokadur denbora maximoa izango da.

Hiru denboretan pisu haundiena duena kokadur denbora da.

Buruen selekziorako denbora, besteekin alderatuz arras laburra da.

Buru-multzoa kokatuta dagoenean, informazioaren gainean dagoen burua aktibatzeko behar den denbora da.

Bira-denbora, burua aukeratu den unetik irakurri behar den informazioa azpitik pasatu arte pasatzen den denbora-tartea izango litzateke.